Edukira joan

Franco Bitossi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franco Bitossi

Bizitza
JaiotzaCarmignano1940ko irailaren 1a (84 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta ziklokros txirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Philco 1961-1962
Filotex 1963-1972
Sammontana (en) Itzuli 1973-1973
Scic 1974-1975
Zonca (en) Itzuli 1976-1976
Furzi (en) Itzuli 1977-1977
Gis Gelati 1978-1978
 

Franco Bitossi (Camaioni di Carmignano, Toscana, 1940ko irailaren 1a -) italiar txirrindulari ohia da. Herrialde honetako txirrindularirik handienetako bat izan zen, bere ibilbide profesionalean 171 garaipen lortu zituelarik 1961 eta 1978 artean.

Garaipenen artean, nabermentzekoak dira, bi Lombardiako Giro Tirreno-Adriatikoa, Suitzako Itzulia eta Kataluniako Volta.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletan bere lehen garaipena Hegoaldeko Hiru Egunetako etapa izan zen, Philco taldearen koloreekin. 1964an Springoil-Fuchs taldera joan zen eta Italiako Giroan lau etapa irabazi zituen, Cuneo-Pinerolo etapa mitikoa barne. 1965ean Pratoko Filotex talde legendariora pasa zen eta Suitzako Itzulia (2 etapa irabazita) eta Züricheko txapelketa irabazi zituen.

1966an bi etapa irabazi zituen Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean, baita Sabatini Kopa ere. 1967an Tirreno-Adriatiko, Lombardiako Giroa eta Agostoni Kopa irabazi zituen. 1968an, berriz ere bi etapa irabazi zituen IGiroan eta Tourrean, non puntukako sailkapena ere lortu zuen (lehen italiarra), horretaz gain Züricheko txapelketa, Sabatini Kopa, eta Bernocchi Kopa eskuratu zituen. 1969an Italiako Giroko puntukako sailkapenean gailendu zen, elastikoa hasieratik amaieraraino mantenduz.

1970ean Italiako txapeldun bihurtu zen eta, besteak beste, Giroko lau etapa irabazi zituen (baita puntukako sailkapena ere) eta Kataluniako Volta. 1971n Italiako txapeldun titulua mantendu zuen, Industria e Commercio di Prato Saria probako garaipenarekin.

1972an, Frantziako Gap Munduko Txapelketan izandako epilogo zoritxarrekoaren ondorioz egunkari guztien azaletan agertu zen, non azken metroetan Marino Basso taldekideak harrapatu eta zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen. Zoritxarreko geratera horrek, hala ere, irabazi izan balu baino ospetsuago bihurtu zuen.

1973an, Filotex taldea utzi eta Sammontanara joan zen eta Venetoko Giroa eta Emiliako Giroa irabazi zituen. Hurrengo urtean, Scic taldearekin, 4 etapa irabazi zituen Suitzako Itzulian eta 3 Italiako Giroan.

1976an Italiako txapeldun bihurtu zen, berriro ere, Zonca Santini taldearekin. Hurrengo urtean, berriz ere taldez aldatu eta Viborrekin elkartu zen, non Camaiore Hiriko Saria prestigiotsua irabazi zuen. Urte honetan bertan, berriz aukeratu zuten Munduko txapelketarako, eta brontzezko domina bikaina poltsikoratu zuen San Cristobalen, Venezuelan.

1978an amaitu zuen karrera, Gis Gelati taldearen koloreekin, bi lasterketa berri irabaziz. Franco Bitossi "Cuore matto" (bihotz eroa) goitizenarekin ezaguna zen, bihotzeko arritmia bat zela eta, noizbehinka laterketa baten eridian gelditzera behartzen ziona. Bere izaera oldarkorragatik, oso ezagun egin zuen eta Italiako txirrindularitzak emandako txapeldun handienetariko bat bihurtu zen.

1961
3. Camaioreko Sari Nagusian
1964
2. Romagnako Giroan
3. Sabatini Kopan
10. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta 4 etapa
1965
Suitzako Itzulia eta 2 etapa
Lazioko Giroa
Züri-Metzgete
3. Emiliako Giroan
3. Reggio Calabriako Giroan
4. Lombardiako Giroan
6. Sabatini Kopan
7. Toscanako Giroan
7. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta etapa 1
1966
Sabatini Kopa
Frantziako Tourreko 2 etapa
Romandiako Tourreko 3 etapa
2. Piemonteko Giroan
2. Milan-Vignolan
3. Agostoni Kopan
4. Romagnako Giroan
5. Tre Valli Varesinen
8. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
10. Tirreno-Adriatikoan
1967
Tirreno-Adriatiko eta etapa 1
Lombardiako Giroa
Laigueglia Saria
Agostoni Kopa
Italiako Giroko etapa 1
2. Milan-Turinen
2. Sabatini Kopan
2. Apeninoetako Giroan
2. Ticinoko Giroan
3. Milan-San Remon
3. Emiliako Giroan
1968
Milan-Turin
Bernocchi Kopa
Toscanako Giroa
Sabatini Kopa
Züri-Metzgete
Sardiniako Giroko etapa 1
2. Lombardiako Giroan
2. Campaniako Giroan
4. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
4. Paris-Luxenburgon
4. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
4. Munduko errepideko txapelketan
5. Emiliako Giroan
8. Frantziako Tourrean, Puntukako sailkapena , Konbinatua eta 2 etapa
9. Italiako Giroan eta 2 etapa
1969
Agostoni Kopa
Larcianoko Zirkuitua
2. Kataluniako Voltan eta 2 etapa
2. Emiliako Giroan
3. À travers Lausannen
3. Lombardiako Giroan
3. Milan-Turinen
3. Laigueglia Sarian
4. Flandriako Tourrean
10. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena eta 2 etapa
1970
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Kataluniako Volta eta etapa 1
Lombardiako Giroa
Emiliako Giroa
Venetoko Giroa
Campaniako Giroa
Romandiako Tourreko etapa 1
Larcianoko Zirkuitua
2. Masferrer Garaikurrean
2. Boucles de l'Aulnen
3. Placci Kopan
4. À travers Lausannen eta etapa 1
5. Tirreno-Adriatikoan
5. Critérium des Asen
7. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena eta 4 etapa
7. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
7. Sabatini Kopan
1971
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Agostoni Kopa
1st Romagnako Giroa
GP Industria & Artigianato di Larciano
Italiako Giroko etapa 1
Paris-Nizako etapa 1
Romandiako Tourreko etapa 1
2. Lombardiako Giroan
5. Tre Valli Varesinen
8. Kataluniako Voltan
1972
Apuliako Giroa
Reggio Calabriako Giroa
Campaniako Giroa
2. Munduko errepideko txapelketan
2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
2. Milan-Turinen
2. Apeninoetako Giroan
4. Emiliako Giroan
4. Tre Valli Varesinen
6. Placci Kopan
7. Romandiako Tourrean
1973
Emiliako Giroa
Venetoko Giroa
Sardiniako Giroko etapa 1
Larcianoko Zirkuitua
2. Apuliako Giroan
2. Milan-Turinen
3. Sabatini Kopan
3. Agostoni Kopan
4. Tre Valli Varesinen
4. Milan-Vignolan
6. Romagnako Giroan
9. Lombardiako Giroan
1974
Romagnako Giroa
Matteotti Saria
2. Lazioko Giroan
2. Agostoni Kopan
2. Toscanako Giroan
3. Sabatini Kopan
4. Milan-San Remon
5. Campaniako Giroan
7. Suitzako Itzulian eta 4 etapa
8. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
8. Lombardiako Giroan
9. Italiako Giroan eta 3 etapa
1975
Italiako Giroko etapa 1
Paris-Nizako etapa 1
Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
2. Apuliako Giroan eta etapa 1
2. Toscanako Giroan
2. Placci Kopan
4. Laigueglia Sarian
1976
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Bernocchi Kopa
Friuliko Giroa
Laigueglia Saria
Mediterraneoko Tourreko etapa 1
2. Milan-Turinen
2. Lazioko Giroan
2. Reggio Calabriako Giroan
4. Placci Kopan
4. Campaniako Giroan
5. Toscanako Giroan
8. Lombardiako Giroan
9. Tirreno-Adriatikoan
1977
Camaioreko Sari Nagusia
3. Munduko errepideko txapelketan
3. Lombardiako Giroan
4. Milan-Turinen
4. Agostoni Kopan
6. Mediterraneoko Tourrean
6. Tre Valli Varesinen
6. Gran Premio Industria e Commercio di Praton
8. Emiliako Giroan
1978
Tirreno-Adriatikoko etapa 1
3. Milan-Turinn
3. Sabatini Kopan
5. Pantalica Sarian
9. Romagnako Giroan

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978
Italiako Giroa - - 28. 10. 7. 8. 15. 9. 10. 7. 23. UT UT 9. 26. UT 73. UT
Frantziako Tourra - - - - - 17. - 8. - - - - - - - - - -
Espainiako Vuelta - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Munduko errepideko txapelketa - - - - - UT - 4. UT 9. 16. 2. 14. UT - - 3. -

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]